XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- haurrak asma ditzaketen norkiak asmatu, baita klasetik kanpoko beste haurrak ere hunkitzeko modukoak.

Brest-en egin dugu honen saiaketa, J. Rosmodruc-en ikastaldean 58-ko Abenduan egindako albunaren bidez: marrazki batzuri buruzko elkar-solasaldi batetik sortua zen Printze Txikia.

Eguberri-Haroa bikaina zen horretarako.

Hain zeuden haurrak harro eta zoriontsu, istorioa panpinez antolatzea proposatu niola andereñoari eta orduan haiek katu bat eta zaldi batzuk erantsi zituzten.

Albunaren eta panpinen sortzaileek, horretara, Finistèreko erakasleen ohoretan muntatutako lilitegien festan jokatu zuten.

Gomitaturik zeuden beste lilitegi batetako haurrak biziki hunkituta gelditu ziren.

Hona hemen haserako istoria: Bazen halako batez basoan gaztelu bat, belarrez eta murru arrez inguratua.

Dena gaztelu hartan, bai paretak, bai ateak, bai leihoak, bai teilatu zorrotzak eta tximeneak, dena, diogu, trebeska zegoen.

Igo gaitezen karrajotikako argiak argitutako eskaileretan gora.

Dorre nagusiko atea zabalik.

Sar gaitezen bertara giltza gabe.

Gela handi bat dago, eta atzekaldean Printze Txikia.

Moñoñoa da, ez du hitzik egiten, haren begiak tristerik daude.

Ez du amarik (inoiz erregina izana), ez aitarik (berebat errege).

Ikustera gentozen nahi luke.